XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NASKALDIJA

Zupiñaren orru arrtean

Gudea dala ta ¡zenbat negarr, zenbat galtze! Geure Ama Doibatza'ren errayak sotiñen-sotiñez minberatu diraz.

Doipuruak Vatikano'tik oyu dagi Laterrieri, diñotsela...

Ene semiak aski da gudarik ?gentza, anayak zarenezkero! ta eurak ???gaxuak!!! axetan gudeuna odoldubago darabille; zupintxortak gixonak eratzijaz, txingorr-zaparradeak galburuak eratziten dauzan lez...

Gaitz andi orretatik ona be diagi (jagiten da) goguen ona be izan da.

Ingelanda'ko Bakaldun Andera, Miren, protestantia danak, gudari Kisto-zaliei gauza on-ona egin ei dautse.

Ingelandarr gudarozte kistarrei euren jaupari nagosijaren eskuz idazki mattekorr-mattekorr bat eta Josu-Bijotz idurijak asko bialdu eutsezan gudarijei emoteko.

Egunoroko izparringijak, on egun gitxi dala, iñuen birrogei milla (anei) gudari baño geyago protestantismua itxi-ta geure Gopatz maittekor, bigunera etorri dirazela.

Au lenengoz Goikua'ren eskerrai zorr dautsoe, ta gero diñuenez, pantzetarr gudarien Kisto zaletasun bero-beruari; zelan ez?

parantze gudarijak (onak baña) zupiñen durundijen billdur ez izan, kementsu, adoretsu erijotzearen esku azurrtzubetara, juaten ikusi ezkero, ez deritxazu ingelandarrok ez ebela gogoratuko ta esan euren barruetan ¡zelan da au, onek lunak (leoyak) lez erijotzara duaz?

onek kistarrok geu baño adoretsubago, errutsubago dozak, onek gero sari andiren bat ditxaroe; geu be eurekin guazen, eurak itxaroten dabena lorrtu dagiguntzat, ta emen beyan geure Aberrijaren aldez moriamur et in media arma ruamus.

Birrogei anei seme baño geyago dauz geure Ama Doibatzak, ¡Aintza Josu'ren Bijotzari! garaikun ori Bijotz Deun-Deunak ixan dau, gixonen odol-tantatxurik ixuri barik.

Olango jasokun ederrak, ene irakurrlea, doistarr gudaroztean be ixango dozak, iñok ba-daki esan begisku, argitaltzeko.

U. tar P.